Translations:Legal:Confidentiality agreement for nonpublic information/4/eu

From Wikimedia Foundation Governance Wiki

Publikoa ez den informazio pertsonala informazio pribatua da, alegia, erabiltzailearen informazio pribatua. Horrelako datuak jasoko dituzu Wikimediako kide baimenduna izanik eskura jarriko dizkizugun tresnen bidez, edota beste erabiltzaile baimendun batzuengandik. Publikoa ez den informazio pertsonala dira, adibidez, "informazio pertsonala" Wikimediaren Pribatutasun Politikan definituta dagoen bezala, IP helbideak eta pertsonak identifikatzeko balio duten bestelako datuak, betiere, publikoak ez direnak. Alabaina, ez da talde horretan sartzen erabiltzaileak Wikimedia proiekturen batean publiko egindako informazioa.